2017-06-21

IKASTURTEKO AZKEN IRRATSAIOA

Gaur ikasturteko azken irratsaio eguna izan dugu. Sorpresa ugariko saioa izan da. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Ondo pasa uda eta eman eurre!!!!

HH 4-5 GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur irratsaioa  HH 4-5 urteko gelako ikasleek aurkeztu dute. Arazo teknikoak izan ditugu eta ezin izan dugu irratsaio guztia grabatu. Hemen irratsaioaren azken zatia, altza porru!!!!


TOP 10 BASAKAITZ

Gaur eskolako hamar abesti gustukoenak aurkeztu ditugu. Eman egurra ta gozatu!!!!!!


GAURKO IRRATSAIOA

Gaurkoan LH 1-2 mailako ikasleak aritu dira aurkezle eta teknikari lanetan.  Haur Hezkuntzako ikasleak abesti ezberdinak abestu dizkigute. LH 1-2 gelakoek gelan landu dutena azaldu digute. LH 3-4 gelakoek gonbidapen batekin etorri dira eta LH 5-6 mailakoek lau olerki irakurri dituzte. Entzun eta gozatu!!!!

2017-03-12

EMAKUMEEN EGUNA

Gaur Emakumearen eguna ospatzen ari gara eta egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Egunari hasiera emateko ikasturteko 8. irratsaioa egin dugu.

https://goo.gl/photos/Povao58eDCbvyfqm7

2017-03-03


Ostiralean, otsailak 24, goizean irrati saioa egin genuen eta hemen duzue artxiboa entzuteko. Saioaren grabazio programarekin hainbat arazo izan genituen eta zati batzuk moztu behar izan ditugu. Hau dela eta, saio osoa ezin izan dugu ipini.

Hementxe duzue otsailak 10eko irratsaioa. Altza porru!!!
Hemen duzue urtarrilaren 20ko irratsaioa. Espero dugu zuen gustukoa izatea, altza porru!!!!


Hemen duzue ABENDUAREN 16ko irratsaioa. Espero dugu zuen gustokoa izatea.













kaixo denoi, abenduaren 2an, Euskeraren eguna ospatu genuen. Goizeko 9:30tan irratisaioa egin genuen. Arratsaldean Mariam gurekin izan zen eta soinketa gelan egin genuen jaialdian euskal kantak abestu genituen. Bukatzeko patioan  Pirritx eta Porrotxen " Ahoa bizi, Belarriak prest" abestia dantzatu genuen. 



Euskeraren egunerako bertsoak  ( doinua txikitin parian baina)

1-Hizkuntzakin gabiltza
hainbat modutara
guk euskaraz egiten  txikitin parian baina
ai gure bizitza da

2-Gure eguna da bihar
euskaldunak gara
erraz mintzatzen degu  txikitin parian baina
ai eta gurea da

3-Hizkuntza polita da
hitzeitedeu trebe
euskaraz bizi gara   txikitin parian baina
ai baita jaio ere

4-Kanpotik etorri ta
datoz guregana
ta guk eskertzen degu  txikitin parian baina
ai iten duten lana

5-Gu aspertuta gaude
gaztelera aitzen
jende askok badaki  txikitin parian baina
ai ez du hitzegiten.

Egun honetako argazki bilduma ikusi dezakezue hemen sakatuta

Irratisaioa




Gure eskolan azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu genuen. Goizean irratisaioa izan genuen eta 11:00ak aldera kalera atera ginen eta Udaletxearen ondoan puntu morean eskuak itsatsitzen hasi ginen. Ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek partehartu genuen eta elkarrekin argazkia atera ondoren puntu morea frontoiaren atzeko parkean ikusgai jarri genuen.



Hemen duzue azaroak 25eko irratsaioa. 


San Martin egunean 2016/17 ikasturteko lehen irrasaioa egin genuen. Transmisorearekin arazoak ditugula eta , ezin izan zen herrian entzun. Hemen duzue aukera egun horretako irratisaioa entzuteko.