2019-12-19

2019/20 IKASTURTEA. HIRUGARREN IRRATSAIOA









Ostegunean, abenduaren 19an, Hitz eta Pitz irratiko hirugarren irratsaioa egin genuen. C taldeak antolatu zuen saioa, aurkezleak Jare eta Libe izan ziren, eta teknikariak Maddi eta Amaia. Sorpresa batzuk izan genituen saioan zehar: Ana eta Jokin lehiaketan, ikasleen arteko lehiaketa, LH-ko 1.eta 2. mailako ikasleak gabon kanta bat kantatzen...eta bukaeran Goratze agurtu genuen.


2019-12-13

2019/20 IKASTURTEA. BIGARREN IRRATSAIOA.

 Gaur, abenduak 13, Hitz eta Pitz irratsaioko 2. irratsaioa egin dugu. Saio horren antolakuntzaz A taldea arduratu da, eta Pedro Manterola herritarra konbidatu dute, soldauzkari buruz hitzegiteko.







Hemen duzue irratsaioaren grabaketa entzunteko.

2019-12-05

2019/20 IKASTURTEA. LEHEN IRRATSAIOA








Aurtengo ikasturteko Hitz eta Pitz irratsaioei gaur eman diogu hasiera. Gaur B taldeak prestatutako saioa entzun ahal izan dugu eta oso polita izan da. Bertan Alex Tetuan elkarrizketatu dugu, Henk eta Amets ikasleen aitona. Alexek, Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin 30 urteetan lanean aritu da eta gaur gauza asko kontatu dizkigu.
Mila esker Alex, oso gustora egon gara zurekin!!!

2019-06-14

7. irratsaioa














Hemen duzue 2019/20 ikasturteko azken irratsaioa.  Irratsaioaren hasierako zati bat ez dugu grabatu, baina, esan genezake ia saioa osoa entzun dezakezuela. Aurkezleak Danel eta Oñatz izan dira, eta teknikari lanetan Imran eta Xanetek  jardun dute.


2019-05-11

2018/19 ikasturteko 6.irratsaioa




 Kaixo, maiatzaren 10ean, 6.irratsaioa egin genuen. Aurkezleak, Maddi eta Libe izan ziren. Teknikari lanetan Amaia eta Joane aritu ziren. Hemen duzue aukera aurtengo 6.irratsaioa entzuteko!!!




2019-04-05

2018/19 ikasurteko 5.irratsaioa



Kaixo, apirilaren 5ean, aurtengo ikasurteko 5.irratsaioa egin genuen. Hizlariak Nahia Perez eta Iera izan ziren. Teknikariak, Maialen eta Haizea. Begoña Salaberria elkarrizketatu genuen eta pozik egon ginen Begoña entzuten. Eskerrik asko Begoña, oso gustora egon ginen zurekin!!!

2019-03-04

INAUTERITAKO IRRATSAIOA

Kaixo, denoi:
Ostiralean, martxoak 1a, inauteriak ospatu genituen eskolan. Goiza irrati saio batekin hasi genuen, bertan, Aiur eta Sharjeel izan ziren aurkezleak, eta, Eneko eta Rehan teknikariak.

2019-01-27

2018/19 ikasturteko 3.irratsaioa


Kaixo, denoi:

Urtarrilaren 25ean, aurtengo ikasturteko 3.irratsioa egin genuen. Aurkezleak Imran eta Xanet izan ziren. Eta teknikariak Danel eta Oñatz. Hemen duzue iratsaioaren grabaketa!