2019-12-19

2019/20 IKASTURTEA. HIRUGARREN IRRATSAIOA









Ostegunean, abenduaren 19an, Hitz eta Pitz irratiko hirugarren irratsaioa egin genuen. C taldeak antolatu zuen saioa, aurkezleak Jare eta Libe izan ziren, eta teknikariak Maddi eta Amaia. Sorpresa batzuk izan genituen saioan zehar: Ana eta Jokin lehiaketan, ikasleen arteko lehiaketa, LH-ko 1.eta 2. mailako ikasleak gabon kanta bat kantatzen...eta bukaeran Goratze agurtu genuen.


2019-12-13

2019/20 IKASTURTEA. BIGARREN IRRATSAIOA.

 Gaur, abenduak 13, Hitz eta Pitz irratsaioko 2. irratsaioa egin dugu. Saio horren antolakuntzaz A taldea arduratu da, eta Pedro Manterola herritarra konbidatu dute, soldauzkari buruz hitzegiteko.







Hemen duzue irratsaioaren grabaketa entzunteko.

2019-12-05

2019/20 IKASTURTEA. LEHEN IRRATSAIOA








Aurtengo ikasturteko Hitz eta Pitz irratsaioei gaur eman diogu hasiera. Gaur B taldeak prestatutako saioa entzun ahal izan dugu eta oso polita izan da. Bertan Alex Tetuan elkarrizketatu dugu, Henk eta Amets ikasleen aitona. Alexek, Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin 30 urteetan lanean aritu da eta gaur gauza asko kontatu dizkigu.
Mila esker Alex, oso gustora egon gara zurekin!!!